Gure surf ikastaroak maila eta adin guztietara zuzenduta daude, surfaren hastapenetatik hasita, hobekuntzara… Surfeko klasetan, alderdi teknikoaz gain, gorputza zaintzea, ingurunea ezagutzea, naturarekiko errespetua eta itsasoko segurtasuna ere irakasten ditugu, kirola, natura eta dibertsioa bezalako kontzeptuak, beti elkartuta
Gure irakaskuntza-metodoak oinarri hauek ditu:
- Begirale tituludunen kalitate teknikoa eta pedagogikoa.
- Gertuko tratua», surflari familia handi bat osatuz uraren barruan eta kanpoan.
- Ikastaroen mailari eta iraupenari egokitutako edukiak.
- Surflariaren beharretara eta gaitasunetara egokitutako kurtsoak.
- Surfeko taulak eta materialak eskariaren arabera erosteko aholkularitza.
- Hondarribitik eta Irundikan garraioa barne.
- Materiala barne (surf- eta neopreno-taulak).
- Erantzukizun zibileko eta istripuetako asegurua.
Gure zerbitzuak hizkuntza hauetan eskaintzen ditugu: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Udako ikastaroen deskribapena
MAILAK
- Hastapena, oinarrizkoa, ertaina eta ertaina-altua.
- 5 urtetik gorako haurrak.
- Adin guztietako helduak.
ORDUTEGIA
- Asteroko ikastaroak: astelehenetik ostiralera.
- Goizez: 09: 15etik 11: 30era eta 11: 30etik 13: 45era.
- Arratsaldez: 15: 30etik 17: 45era eta 17: 45etik 20: 00etara.
- Asteburuak (kontsultatu)
PREZIOAK
- Aste bakarra :2:15 ordu egunean, astelehenetik ostiralera 110 €
- 2 aste: 2:15 ordu egunean, astelehenetik ostiralera 210 €
Ikastaro hauei buruz gehiago jakin nahiez gero jarri zaitez gurekin harremanetan
Hobekuntza-ikastaroak
Maila aurreratuagoetarako ikastaroak dira, ikasleak hainbat hondartzatara eramaten dira (Hendaia, Zarautz, Bidart, Landak...)eta grabazioak eta bideo zuzenketak egiten dira. Olatuak ez daudenean surfskate klaseak prestatzen ditugu.
Ikastaro hauei buruz gehiago jakin nahiez gero jarri zaitez gurekin harremanetan
Eskola ikastaroak
Gure eskolak urteak daramatza ikastetxeekin lanean, gure surf ikastaroak, eskola kirolaren eta eskolaz kanpoko kirolaren programaren barruan sartu baitira, kirol hau hezkuntzarako beste tresna bat izan dadin. Udalekuekin eta elkarteekin ere lan egiten dugu.
Ikastaro hauei buruz gehiago jakin nahiez gero jarri zaitez gurekin harremanetan
Ikastaro bereziak
Central Surf Eskolako ezinduentzako eskolak behar bereziak dituzten talde edo pertsonei zuzenduta daude, fisikoak zein intelektualak, kirol hau egiteko eta itsasoaz gozatzeko gogoa dutenentzat.
Gure klaseekin surfaren munduan hasten laguntzen diegu ezinduei. Ikasteko, gaitasun fisikoak, motorrak eta koordinaziokoak hobetzeko eta, batez ere, primeran pasatzeko aukera izango dute.
Ikastaro hauei buruz gehiago jakin nahiez gero jarri zaitez gurekin harremanetan
Zure ikastaroak nahieran
Central Surf eskolan animatzen zaituztegu eta zuen aukerako ikastaroa antolatzeko aukera ematen dizuegu. Urtebetetze festatik, ezkongabeen agurretatik edo bururatzen zaizuen edozein ideiatik. Ideia berrietara zabalik gaude!
Ikastaro hauei buruz gehiago jakin nahiez gero jarri zaitez gurekin harremanetan
685 723 710Jonathan